XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II.Campsub16; - Publizitatea
MAILA: 1etik 4ra.
IRAUPENA: Ordu t'erdi.
TALDEA: 20tik 40ra.

Helburuak:
1) Psikopedagogikoak:
- Partaidearen sen kritiko eta analitikoa areagotzea.

2) Hizkuntz alorrekoak:
- Publizitateko textuak ikusten, deskodatzen eta ulertzen ikastea.

- Askatasunez hitzegitea.

Nola egin:
Iragarki edo irudi publizitarioren bat eskuratu, aski polisemikoa, eta textua estali.

Partaideek, lehenik, ageri diren elementu denak deskribatu behar dituzte, ondoko hauen antzeko esaldiz baliatuz: nire ustez, zera ikusten dut....

Partaideek beren iritziarekin ongien datorren textua aurkitu beharko dute.

Estalita zegoen textua agerian jarri eta iragarkiaren nolakotasuna eta publizitatearen helburu eta eragina azter erazten dira.

Kontsignak:
1. Deskriba ezazue ikusten duzuena.

2. Deskriba ezazue iragarki horrek burura dakarkizuena.